Bartzelonako Ripollet herriko Can Mas auzo zaharkituak zituen hezkuntza eta zerbitzu premiei erantzuteko erronka aukera gisa baliatu zuten eskola berritzaile bat egiteko ametsa zuten ibilbide luzeko hainbat irakaslek. Eta ametsa gauzaturik, duela hamar urte zabaldu zituen ateak El Martinet eskolak. Bertan “autonomia, autogestioa, erabakimena eta ezagutzaren eraikuntza” ez dira hitz soilak, praktikan egunero Haur Hezkuntzan bezala Lehen Hezkuntza osoan proiektuka lan eginez egikaritzen diren balioak baizik.
Hemen Hik Hasik antolatutako jardunaldietan El Martineteko ordezkariek egindako aurkezpenaren bideoa, osorik.