Bolo-bolo dabil garai honetan jolas eta jostailuen gaia. Jostailuak sexiastak al dira? Ala erabilera da sexista dena? Hamaika Telebistak Ertzak saioan gaia aztertu du Iñaki larrea (Psikopedagogia doktorea), Itsaso Pagoaga (Olgeta aholkularitza) eta Izaskun Guarrotxenarekin (Urtxintxa eskola).
Honetaz gain, bestelako hezkuntza eragileek ere gaian sakondu dute. Honen inguruko erreportajea egin du, adibidez, Hik Hasi-k. Sortzen elkarteak ere, 'Jolas eta jostailu ez sexisten gida' kaleratu du. EH Bildu-k, berriz, udalerrietan landu du jolas hezkidetzaileen gaia.