Ikastolen Elkartea, Sortzen, Ikasle Abertzaleak, UEU, Hik Hasi, LAB, Ela eta Stee-Eilas hezkuntza eragileek LOMCEri aurre egin eta Euskal Herrian gure hezkuntza eraikitzeko 'Gure Gida' aurkeztu dute.
Bertan, herritarrekin batera, larunbat honetan, Agurainen, egingo duten jardunaldian, LOMCE desobeditzeko estrategia amankomuna zehaztu eta Euskal Herrian hezkuntza sistema propioa eraikitzeko urratsak eztabaidatuko dituzte.