Eskolako Bidea proiektu hezitzailea jarri du martxan Oñatiko Udaleko Hezkuntza sailak. Herriko gazteek, gero eta sarriago, eskolara joan-etorriak motordun ibilgailuetan egiten omen dituzte. Honetaz jabetuta, joera aldatzeko helburuarekin jarri du Udalak Eskolako Bidea proiektua martxan.
Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako ikasleen artean egindako galdeketan ikusi ahal izan denez, gazteen %58tik gora joan-etorriak oinez, bizikletaz edo patinetez egiten dituzte. Hala ere, motor-ibilgailuetan egindako bidaiak asko direla baloratu dute.
Ikuspegi hezitzailea duen proiektua da Oñatikoa. Ikasleen mugikortasuna eta aktibitatea bultzatzea, gazteen autonomia sustatzea, naturarekiko harreman osasuntsuak sortzea, sozializazioa eta espazio publikoaren erabilera balioan jartzea ditu proiektu honek helburu, besteak beste.
> Proiektuaren inguruko informazio guztia: klik hemen