'Prefosta' lemapean aurtengo Herri Urrats festa Xiberotar eta Baxenafartar ikasleak biltzen dituen Manex Erdozainzi Etxart Kolegioaren alde (MEEK) izango da. Ipar Euskal Herriko barnekaldea husten ari den bitartean, 11 eta 14 urte bitarteko gazteak biltzen dituen Kolegioa garapen betean da. Xiberoako eta Baxe Nafarroaren etorkizuna dira aurten MEEKen diren 190 ikasleak. Horregatik, igande honetan, hilak 13, deia zabaldu diote Euskal Herriari Seaskaren alde Senpereko lakua jendez bete dezagun.
Hementxe aurtengo Herri Urrats festaren egitarau osoa: klik hemen
Eta hona hemen azken urteetako bideoklipak: