Iker Ibarluzea
Iker Ibarluzea
Meteorologoa

Non da negua?

Gizartean norbanako bakoitzak dugun ustea da azken urteetan neguak ez duela bere aurpegirik errealena ematen. Ez prezipitazioari dagokionez, ez hotzari dagokionez, ez eta elurrari dagokionez ere.

Neguak bi aurpegi nagusi ditu: batetik, hotz lehorra, hau da, Europa erdialdetik etortzen den aire hotz eta lehorra, giro eguzkitsuak uzten dituena, baina hotz galanta ere, bereziki gauetan. Eta bestetik, hotz hezea, prezipitazioa dakarrena eta, berarekin batera, mendietan elurra eta, kasu jakinetan, kostalderaino ere.

Baina azken hamar urteetan (batez beste) neguak ez du aurpegi horietatik ia bat bera ere erakutsi. 2018ko negua utziko dugu salbuetsita, Errege egunez eta otsailaren 28an elurra izan baitzen kostalderaino eta horrez gain, beste zenbait denborale ere.

Azken urteetan, ordea, egoera oso arraro dago. Azaroan hotzaldiren bat beti izaten da, aurtengoa kasurako, baina ondoren lekuko zirkulazioa nagusitzen da. Antizikloiak hegoaldetik eta borraskak iparraldetik, zirkulazio orokorra mendebaldekoa izanik. Eta hemen mendebalarekin jai da. Bitxia dena da zirkulazio hori haustea oso zaila dela eta meteorologoak hori ikertzen dabiltza.

Goiz da hau aldaketa klimatikoaren eragina den edo ez jakiteko, baina honek horrela jarraitzen badu berau izango da erantzule nagusia.

Buscar