Xabier Durruti

Euskaraz erabili ahal diren mugikorrak eta tabletak

Mugikorrak_2x-300x300-e1524865491253
mugikorrak euskaraz

Hemen duzue 2015.urtetik hona iparra.eus web orria bisitatu dituzten mugikor eta tableta desberdinen zerrenda. Zergatik zerrenda hau? zerrendan dauden gailu guzti hauek euskaraz erabili ahal direlako, ezker aldean telefonoa edo tableta mota ikus dezakezue eta eskuman, euskaraz erabili ahal direla ikus daiteke. Datu hauen informazio iturria Google Analytics.

Gailuen zerrenda ikusi nahi baduzue sakatu hemen. (PDF) Applen kasuan (iOS) ezin dira euskaraz erabili, baina bai konfiguratu ahal dira era batera aplikazioak euskaraz erabiltzeko eta nabigazioa euskaraz egiten ari zaretela adierazteko. Hemen ikusi (YouTube): https://m.youtube.com/watch?v=8JhoY5ItSH8

Artikulu hau agian interesatuko zaizue ere: Android edo iOS: Zeinek zaintzen du hobeto euskara? irakurri osorik hemen.