Joseba Leizeaga naizplus blogak

Boterearen erabakigune nagusietatik at

Españako demokrazia ustelaren oinarriak, egungo sistemaren oinarriak, frankismoan daude. 1945ean, II Mundu Guda amaitu ondoren, garaile aliatuek, Yaltako gailurrean mundua elkarren artean banatu zuten. España beste aliatu batzuekin "ardatzean" egon zenez, munduaren erabakigune garrantzitsuenetatik kanpo gelditu zen, munduaren jabe berrien aurrean ez zen egoerarik erosoenean aurkitzen. Halere, "ardatzez" aldatzeko erabateko prestutasuna agertu zuten, baina, jaun berri aliatuek ez zituzten konfidantzaz ikusten. Gaur egun, bere kanpo harremanetarako politikaren eraginkortasun handiagoa eskuratzeko asmoz, eta bide batez, nazioarteko botere harremanen ierarkian  posizio eraginkorragoa edukitzeko, munduaren erabakigune garrantzitsuenetan egoteko, España NBEko Segurtasun kontseiluko aulki bat lortu nahiean dabil.

Españako demokrazia ustela (Aurrez argitaratutakoak)