Joseba Leizeaga naizplus blogak

Estatua Parot Doktrinaren lubakian harrapatuta

Baliteke gaur, Espainiar estatuak mugaraino eraman duen zigor eta mendekuzko espetxe politikaren azken mugarri den 197/2006 Doktrina edo hedabideek zabaldu duten Parot Doktrina bezala gehiago ezagutzen denaren azkenaren hasiera izatea. Baliteke, Estrasburgoko Giza eskubideen epaitegiak behartuta bada ere, mendekurako baliatu duten ingeniaritza juridikoa, salbuespeneko espetxe politika desegiten hasi behar izatea. Baliteke, politika horietan atzera egin behar izatea eta baita, oraingo honetan, estatua galtzaile irtetea ere. Baliteke, halaber, estatuak epaiari erantzun ezegokia ematea, eta epaia betetzea saihesten ahalegintzea ere. Aukera asko, baina gauza bat argi dut, gaurkoa urrats garrantzitsu bat izango da, Euskal Herriaren askatasunerako bidean beste urrats bat.

Estatua zigorraren, mendekuaren eta Doktrinaren lubakietan harrapatuta irudikatu dut, irten nahi gabe, irten ezinik, bere harropuzkerian eta krudeltasunean itota. Egoera horretatik irtengo direnaren ilusioan galduta irudikatu ditut, Euskal Herria menderatuko dutenaren uste ustelean hilik.

Ale Bereziak (Aurrez argitaratuak)