Joseba Leizeaga naizplus blogak

Eulitzarra

Euskal Herrian bazterrak nahastu nahi dituen eulitzar nazkante bat dabil. Muturra nonahi sartu, hautsak harrotu, probokatu, espainiar murrizketarik hertsiena ezarri, ahal diren guztiak espetxe bidean ipini, horrelakoa da eulitzar honen jokaera.

 

Azkenaldian, Euskal Herrian eulitzar obsesibo hau bazterrak nahastuz dabil, beti erne, beti zelatan, beti egoera baldintzatu nahian, beti bere obsesioa elikatzen, bere bihotzeko España elikatzen duen obsesioa. Amesgaiztoen antolatzaile honen jokabidea bultzatzen duen gogoa badakigu zein den, Euskal Herriak bere askatasuna inoiz ez berreskuratzea. Bideo honetan ikus dezakezunez, bere saltsan dagoela, eulitzarrak argi adierazten du bere motibazioa. Argi ote dago eulitzarra nor den?

Bide batez, xomorro maltzur honen erasoa zuzenean jaso dutenei nire elkartasuna agertu nahi diet.

Ale Bereziak (Aurrez argitaratuak)