Joseba Leizeaga naizplus blogak

Senper militarki mehatxuka eta guztiak hatzari so

Iragan astean, Eusko Legebiltzarrean gertaera argigarria gertatu zen. Borja Senper PPko legebiltzarkideak, bere hitzaldia faxista baten gisa amaitzeko, eskubide estatuak ETAren helburuak militarki garaituko zituela esan zuen. Helburuak, nahiz ETArenak, nahiz Euskal Herriarenak edo edozeinenak izan, ideiak dira, eta ideiak ideia hobeen bidez, herritarren erabakiaren babesaz, garaitzen dira. Ideiak militarki garaitzearekin mehatxatzen duenak, ideiak militarki garaitu daitezkela uste du, eta faxista bat da. Horixe bera esan zioten EH Bilduren exerlekuetatik, berak erakutsi ez zuen begirune instituzionalaz. Azkenengoz, Legebiltzarreko mahaiak Senperreri faxista nork deitu zion argituko duela eta faxista deitu zionari dagokion zigorra ezarriko diotela eman du aditzera. Bitxia bada ere, komunikabide nagusiek, Legebiltzarreko mahaiak eta gu demokratak dioten alderdiek Senperren hitzaldiaren eduki faxista salatu ordez, honi faxista deitu izana salatzeari ekin zioten, arreta guztia gertaera honi emanaz eta mehatxu faxista estaliz. Tuntunak bagina bezala, zuzenean hatza erakusten digute, honek seinalatzen duena, ilargia, ikusi ez dezagun.

 Ale Bereziak (Aurrez argitaratuak)