Jostari blog naiz

Azoka, herritik eta herriarentzat

Merkatariak, artisauak, baserritarrak eta herriko hainbat eragile sozial batu eta elkarlanean asteburu osoko azoka bat antolatu zuten Azpeitian, irailaren 20tik 22ra. Herritarrek ekoitzia, herritarrek kontsumitzea eta orain arteko eredua aldatzea zuen helburu ekimenak, ekonomia lokala bultzatuz. Edonola ere, antolatzaileen arabera, "lehen harria" baino ez da izango. Hala azaldu dute Aritz Arzallusek eta Ihintza Larrañagak Topatu.info gazte egitasmoak egin dien elkarrizketan.