Jostari blog naiz

Azpeitiko emakumeen topaketak egingo dituzte urrian

Azpeitiko emakume mugimenduak edota mugimendu feministak aspaldidanik dihardu lanean emakumeek, Azpeitian, Euskal Herrian, zein mundu zabalean izan behar dituzten eskubideak aldarrikatzeko. Eskubide batzuk lortu dituzte, baina beste batzuk eskuratzeko daude oraindik. Horregatik, beharrezkoa ikusi dute herriko emakumeak horren inguruan biltzea, elkar ezagutzeko,  kezkak eta beharrak konpartitzeko, esperientziak elkartrukatzeko eta momentu atseginak igarotzeko. Urriaren 18an eta 19an izango da horretarako aukera, eta oraingoz, honako bideoa zintzilikatu dute Uztarria atarian: