Jostari blog naiz

Goizane Pinedo eta Unai Ruiz Pouren atxiloketaren bideoa

Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituak izateari uko egin eta hiru hilabetez ezkutuan egon ostean, herritar andanaren babespean atxilotu zituen Ertzaintzak Goizane Pinedo eta Unai Ruiz Pou gazte auzipetuak Gasteizen, iragarn urtarrilaren 18an. 26/11 auzian inputatuta daude beste 36 gazterekin batera. Topatu.info eta Gazteiraultza.info gazte egitasmo komunikatiboek honako bideoa egin dute elkarlanean:

Gasteizko Harresiko kideek dinamika honekin lortu dutena azaldu eta desobeditzen jarraitzearen beharra azpimarratu dute.