Jostari blog naiz

"KAKAzetari, KAKAti!"

Etorkizuneko euskal kazetarien eta euskal prentsaren aurreikuspen kritikoa egin du EHUko komunikazio arloko ikasle talde batek ondoko bideoan. Musika, mozorroak, hitz esanguratsuak eta kazetarigai gazteak, horiexek "Euskal Prentsa Gu" bideoko osagaiak:

Multimedia Masterreko ikasleek (UPV-EHU) Lipdub-a, Harlem Shake-a eta Flashmob-a bateratzen dituen fenomeno berria sortu dute, FlashDub Shake-a.

2013ko apirilaren 10ean grabatu zan Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, Leioan eta Kazetaritzaren aldeko eta gaurko egoeraren kontrako kritika dugu bideo hau.

Klon albisteei, diruari, negozio beltzari, "zirkuari" eta diru sobreei egindako kritika dugu, beraz. Horretarako, Joxerra Gartziaren laguntza izan dute (letra kontuetan) eta Xabi Hook (Enkore), Leire Elustondok eta Irene Martinezek interpretatu dute letra.

Egunkaria ala tableta, papera ala pantaila
negozioa egin nahi dute gure kontura
baina...Euskal Prentsa Gu!