Jostari blog naiz

Umorezko desafioa abian da Plaentxi eta Oñati artean

Soraluzeko Galtxagorrixek eta Soraluzeko Gazteriak bertako jaietako Gazte Egunerako desafioa proposatu diete Oñatiko Antixena gaztetxeko kideei. Hauek, desafioa onartu dute, eta jakinarazpena ez dute nolanahi egin. Topatutik hartu ditugu desafioaren berri emateko eta hau onartzeko Soraluzeko eta Oñatiko gazteek egindako bideoak:

Soraluzeko gazteak euren gazte egunaren berri ematen oñatiarrei, desafioa botaz:

Oñatiarrek honako bideoaren bidez adierazi diete Plaentxikoei desafioa onartu dutela, eta argi utzi dute: "Gerra hasi da, ez dakitzue ondo nun sartu zarein!"

Auskalo nola amaituko den hauen artekoa... ea Topatu.info-ren bidez jarraitzerik dugun.