Lurretik oholtzara eskilara gutxi batzuk baizik ez daude, batzuetan, hori ere ez. Baina, badirudi, guretzat (emakume musikariontzat), eskilara horiek hiruzpalau koska baino, Escherren eskilara amaigabeak direla. Zergatik ez distantziari aurre egin eta espazio hori bereganatu, geure egin? Beharrezkoa bada, ahaztu atzeko eskilarak eta igo zuzenean taularen aurrealdetik.
Bideoan Izaro Andres Zelaieta (Izaro), Ane Bastida Saiz (Hesian, Lauroba…) Onintza Rojas Olazabal (Koban), eta Olatz Salvador Zaldua (Skakeitan, Olatz Salvador)-ren hitzak.