Azken hiru urteak argitalpen berririk egin gabe igaro ostean, gaur plazaratu du Nick Cave musikari australiarrak bere disko berria Nick Cave & the Bad Seeds taldearekin. Ez dute Skeleton Tree delakoa edonola aurkeztu: atzo entzun ahal izan zuten diskoa, aurrenekoz, One More Time With Feeling filma ikustera joandakoek. Andrew Dominik zuzendariaren filmak taldearen irudiak bildu ditu diskoko kantuak jotzen, elkarrizketa eta etengabeko narrazioekin nahasturik. Taldearen diskografiako hamaseigarrena, Internet bidez eskuratu daiteke dagoeneko.