Iazko abenduan argitaratu zuten beren lehen EPa Bilboko Serpiente taldekoek. Urte berriarekin, EPa osatzen duten bost kantuetako baten, Ar kantua, bideoklipa igo dute sarera. Talde esperimentalak, sintetizadoreak ditu lagun bere punk elektronikoan. Arteari eta ikus-entzunezkoen munduari lotutako musikariak Galizian dira aritzekoak datozen asteetan.