Friulin ospatzen ari da egunotan Suns Festival hizkuntza gutxituen musika jaialdia, eta larunbat honetan, abenduak 2, hizkuntza gutxituetan abestutako kantuen lehiaketa egingo da bertan, Eurobisionen antzeko zerbait, baina bestelako helburuak ardatz dituena: hizkuntza gutxituetako sorkuntza aldarrikatu eta hizkuntzotako sortzaileak elkarrekin harremanetan jartzea. Friuli Italiar estatuaren ipar-ekialdean dagoen lurraldea da. Hainbat hizkuntza hitz egiten dira bertan, Udinen, jaialdia ospatzen ari den hiriburuan, zehazki, friuliera. Jaialdiaren izena ez da ingelesezko 'eguzkiak', ez, 'soinuak' esan nahi du friulieraz. Larunbateko lehiaketan parte hartuko duen talde bakoitzak kantu bat joko du, harekin nork bere hizkuntza ordezkatuz; aurten, La Basu izango da euskararen ordezkari. Lehiaketa streaming bidez erretrasmitituko da sunseurope.com webgunean eta botoa bidali ahal izango zaio ikusleak gogokoen duen taldeari. Mandi (agur bero bat friulieraz)! Informazio gehiago eta parte hartuko duten taldeei buruz jaialdiaren Facebook orrialdean.