Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Beratarra!

Beran Josu Goia Etxeberria aurkitu nuen eta bere familiak betidanik izan duen dendan hartu ninduen elkarrizketa egiteko.
Atzeko partera joan eta han Frankismo Garaian klandestinoki bertan biltzen zirela  eta bertan ere Lesaka eta Berako ikastolak sortu zirela azaldu zidan!

Kontrabandoaren garrantzia azaldu zidan, gauza fundamentala izan zela garaian. Eta Josuren hitzetan: "Beran denok gara kontrabandistak ez bada kontrakoa demostratzen".

Bortziriko herrien erlazioaz ere hitz egin genuen eta iparraldeko herriekiko duten erlazioari buruz ere bai.

Beran familia garrantzitsu bat bizi zen garaian: Baroja familia. Zein zen Baroja familiaren erlazioa Berarekiko?

Elkarrizketa itzela izan genuen eta gainera Josuk CD bat oparitu zidan: "Josu Goiaren filosofia larrugorritan", benetan interesgarria!

Mila esker Josu eta Berako Udalari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez