Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Elorriotarra!

Jauregiz beteriko herria, herri euskalduna eta abertzalea da Elorrio.

Elkarrizketa bukatu eta herrian buelta bat ematen lagundu zidan Begok eta leku interesgarri guztiak erakutsi zizkidan.

Elkarrizketan gauza asko kontatu zizkidaten Miren eta Begok, EROSKIren garrantzia herriarentzat, Durangora joaten zirela dantzara heuren gaztearoan nahiz eta Durango eta Elorrioren artean beti "pike sano" bat egon...

Garaian zeuden taberna batzuk gaur egun badira eta denda batzuk ere garaian bezala jarraitzen dute eta bertan tipulak, giltzak, sokak...eta edozer aurkitu dezakezu. Sagastizabal denda alegia!

Valentin Berriochoa, Ardanza eta pilota jokalari asko Elorrion jaiotakoak dira.
Gauza pila kontatu zizkidaten Bego  Garaizal eta Miren Arbuluk, eta abestu ere egin zuten. Ze abesti abestu zuten jakin nahi? Ikus ezazu bideoa!

Mila esker Bego, Miren eta Elorrioko Jubilatuen egoitzari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez