Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Ermuarra!

Pixkat ikaratuta atera nintzen Ermuatik. Orduarte ez nuen horrelako elkarrizketarik eduki.

Lorenzo Iturriagagoitiak zintzo eta mingainean herdoilik gabe hitz egin zidan bere herriari buruz. Alkatearekin hitz egindako gauzataz, Ermuaren hazkundearen zergatiaz, herriaren arazoez eta Miguel Angel Blancori buruz ere hitz egin genuen.

Oso gertakizun garrantzitsua izan zen herriarentzat, eta komunikabideek herria elkartu zuela zioten, baina garai hartan zinegotzi bezela zegoen Lorenzok ez du horrela izan zenik uste.

Herriak, kanpoko jendea beso zabal hartu duela dio, baina ez direla bertara ondo egin, Ermuako leku eta eraikingarrantzitsuenetaz ere aritu ginen, baina Lorentzok Ermua txapuza arkitektonikoaren eredua dela dio, ala eta guztiz ere Ermuarra sentitzen da.

Mila esker Lorentzo Iturriagagoitia eta Ermuako Batzokiari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez