Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Garestarra!

Kostata baina azkenean lortu genuen Garesen elkarrizketatua: Epi Aracama Azcona.

Garestarra, betidanikoa. Epirekin egon ginen goiz eder batean bere herriaz hitz egiten. Eta gauza pila kontatu zizkigun. Txikiaroko gauak gogoratu zituen, eta asteburuetan "Gares" diskotekan pasatako momentu ugari ere bai.
Ba al dakizue nondik joaten ziren lehen turista gehienak? Gipuzkoatik! Epiren amak uda iristean ala esaten zuen: "Hemen dira "las amas y los aitas!" Eta orduan euskara entzuten zutela dio Epik.

Gaur egun euskararen egoera arrunt bihurtu da Garesko kaleetan, baina garai batean soilik etxeetan entzuten zen euskara.

Garai  batean herriak bi ate zituen eta inguruko medi batera igotzerakoan ikusi daiteke medieboko herria dela eta horren planta.

Benetan elkarrizketa polita izan genuen Epirekin.

Mila esker Epi eta Garesko Euskara Zerbitzuari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez