Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Ietarra!

"Elantxobe villa pobre" diote ietarrek, elantxobetarrek "Ie katilu bete brie" ordea; beti izan baitute pike sano bat Elantxobe eta Ea, baina Lekeitiorekin oso erlazio ona izan dute beti.

Herriaren kontuak, politika eta maitasunari buruz hitz egin nuen Santi, Jon eta Jose Luisekin eta euskaraz Ie esaten dela irakatsi zidaten beste gauzen artean.

Ie - Ea antzina Natxitu eta Bedaruren auzoa izan zela eta pixakanaka handituz joan eta udaletxea lortu zuela. Udari esker bizi den herria dela diote gure hiru elkarrizketatuek.

Indiano askok etxe handiak egin zituzten bertan, Ameriketan eta Filipinasen lan egin eta herrira bueltatu zirenean.

Hondartza da herriak duen gauzarik garrantzitsuena, baina ala eta guztiz ere ez dituzte hondartza adierazten dituzten seinalerik jartzen. Eta nolakoak dira ietarrak? "Tontuek ez gara, eh?" euren erantzuna.

Ie - Eari buruz gauza gehiago irakatsi zizkidaten, herriko pertsonai famatuak besteak beste.
Ez da hondartza duen herri txiki bat soilik, oso herri interesgarria eta biztanle interesgarriak ditu.

Mila esker Jon Larrinaga, Santi Agirre eta Jose Luis Landarzabal!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez