Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Iurretarra!

Mertxe Bajo, Dominga Zuazartazar eta Miren Bikandi iurretarrak lehen baino lasaiago bizi direla diote. Eta Iurretako bizitza nolakoa zen eta nolako aldaketak jasan dituen kontatzen digute bideo honetan, herriko pertsonai famatuak, erre zen abadetxea, Durangoko plazara baserriko janariak saltzera joaten zirela...

Iurretan euskaraz egin da beti eskolan izan ezik, frankismo garaia baitzen eta maisu eta maestrak erdaldunak baitziren.

Hiru amama jator hauek Amatzako ermitan dantzan egiten zuten eta San Migelak Iurretako jai nagusiak disfrutatzen zituztela kontatu zidaten. Mariana, Iurretan zegoen denda, taberna eta posada bakarra...

Agirrezabal, Antton Barrutia, Sarrionandia, Ion Onandia... eta beste iurretar famatu batzuetaz ere hitz egin genuen.

Mila esker Mertxe, Dominga, Miren eta Iurretako zaharren egoitzari!

http://nieuskalduna.metroo.es-ren bidez