Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Zarauztarra!

Zarautzera iritsi nitzenean eta mahai inguruan hainbeste pertsona beraien herriaz hitz egiteko prest aurkitu nituenean, pixkat ikaratu nintzen. Han egon ginen MªJesus Illarramendi, Jose Mª Larrañaga, Usua Ortiz de Zarate, Pablo Pellejero, Mertxe Gorostiza, Arantxa Trula, Mari Carmen Errotagaina eta ni; gora, behera, altxa eta berriz eseri... baina azkenean denak lasaitu eta Zarautzi buruz gauza pila kontatu zizkidaten.

Narrosko Jauregia zer izan zen gerra garaian? zeinek zuen kotxea frankismo garaian Zarautzen? Eta zer izan zen gaur egun "Udaberri" Jubilatuen Egoitza den eraikina?

Erreginek, kondeek eta markesek joaten ziren oporretan Zarautzera, eta haiei esker udan lan asko zegoen herritarrentzat.

Eta, Zarautzen hain pijoak dira egitan?

Mila esker guztioi eta Zarauzko "Udaberri" Zaharren Egoitzari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez