Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Zegamarra!

"Cara al sol"-aren konpositorearen herria, papeleran erabiltzen zituzten mantekin berokiak egiten zuten herria, egurren museorik garrantzitsuena duen herria honetan Nicolas Zabaleta, MªDolores Goya eta Ramoni Arizkorreta betiko zegamarrak, bizi dira.
"Zegama es la niña bonita  de Gipuzkoa" Hori entzun zion Mª Doloresek behin direktibo bati. Egia ote?

Bideoan hau eta beste gauza interesagarri asko kontatzen dizkigute: ligatzeko modua Santokristotik gora juten zirela besotik heltzeko, zegamarrak oso saiatuak izan direla beti eta abar...

Milesker haiei baita  Zegamako zaharren egoitzari ere!