Nola lagundu txikienei emozio hau kudeatzen?
Haserreak familia eta lagunekin arazoak ekar diezazkioke haurrari, eta eskolako errendimenduan eragin lezake. Beste emozioekin gertatzen den bezala, haserreak hainbat aldaketa fisiologiko dakartza; arterietako presioa eta bihotz taupaden maiztasuna igo lezake. Haserrea barruko zein kanpoko arrazoiren batengatik suertatu daiteke. Adibidez, bere notak txarrak direla sentitzen duelako (barrukoa), edo beste haur batek bultza egin diolako (kanpokoa).
El enfado es una emoción básica que sentimos todos. Sin embargo, cuando se pierde el control, el enojo se vuelve destructivo.
¿Cómo ayudar a los más pequeños a gestionar esta emoción?
El enfado puede suponer para los niños problemas con la familia y los compañeros, y puede repercutir en el rendimiento escolar. Al igual que otras emociones, el enfado va acompañado de cambios fisiológicos; tanto la frecuencia cardíaca como la presión arterial pueden aumentar. El enojo puede deberse tanto a hechos internos como externos. Un niño, por ejemplo, puede enojarse porque siente que sus notas no son buenas (interno), o bien porque su hermano lo ha empujado (externo).
Leer el artículo entero: El enfado: cómo ayudar a los niños a manejar esta compleja
---------------------------------------------------------------
Haserrea adierazteko modu naturala, modu bortitzean erantzutea da. Intuizio-erantzun bat da ahozko mehatxu edo mehatxu fisikoak daudenean. Hala ere, mehatxu zantzu guztiei modu bortitzean erantzutea ez da ez osasuntsua ezta segurua ere. Biolentziak arazo sozialak dakartza, familiarekin arazoak, justizia arazoak eta min fisiko edo emozionalak. Horregatik, gure haurrei oso txiki direnetik beraien haserrea kontrolatzeko modu osasuntsuak erakustea oso garrantzitsua da.
Adinaren arabera nola kanporatzen dute haserrea?
Lehenengo haurtzaroan, haserretzen direnean eraso fisikoko bulkadak erreprimitzeko ahalmena lortzen hasten dira (bultza egitea, jotzea, atximurka egitea, kosk egitea, garrasi egitea, ...). Haur hezkuntzako haurrek, beraiengan eta besteengan, oinarrizko emozio egoerak identifikatzen ikasten dute hitzen bidez. Baina oso normala da haur batzuk oraindik indarkeria fisiko bidez ere adieraztea (jostailuak bota, gurasoak edo lagunak jo edo bultza egin ...), beraien sentimenduak hitzez adierazteko oraindik mugak dituztelako batez ere.
Hazten doazen heinean, hizkuntza baliabide konplexuagoak lortzen doaz eta bestearen lekuan jartzeko trebetasunak garatzen hasten dira. Enpatia lortzen dute eta beraien hitzek eta ekintzek besteengan dituzten ondorioak zein diren ulertzen dute. Urteen poderioz, beraien haserrea hitzez adierazten jakin beharko lukete, modu fisikoa erabili gabe. Hitz egiteko edo beraien bulkadak kontrolatzeko arazoak dituzten ume batzuk ordea, beraien haserre sentimenduak kontrolatzeko borrokatzen dute eta hauek indar fisikoa erabiliz erantzun dezakete, garrasi eginez edo eskola edo etxeko arauak betetzeari uko eginez.
Nerabezaroan, agente eta kezka berrien estimulazioak direla medio, haserre eta frustrazio sentimenduak ager daitezke. Independentzia eta intimidade gehiagoren beharrak, exijentzia akademiko, sozial eta laboralak adibidez. Gazte batzuk beraien haserre eta frustrazioa sentitzen eta pentsatzen dutenari buruz hitz egiteari uko eginez adierazten dute; beste batzuk berriz, fisikoki adierazten dute, gauzak botaz edo ate-kolpeak emanez.
Zer egin dezakete gurasoek?
Gurasoek emozio-egoerei ematen dieten erantzunak eragin zuzena daukate beraien umeetan. Haurrek beraien emozio eta portaerak egoki adierazi eta menderatzen lagunduko dien gida bat behar dute. Emozioak ongi menderatzen ikasten duten haurrek estresa hobeto uxatu eta eraman dezakete.
Gaitasun honek haurtzarotik heldua izateraino balioko die; osasun fisiko hobea izango dute eta lanerako errendimendu zein errendimendu akademiko hobea. Portaera arazoak gutxitzen ditu, auto-kontrola bultzatuz, konfiantza eta lagunekin erlazio onak sortuz.
Gurasoek haserrea maneiatzeko gaitasun eraginkorrak lortzeko zera egin dezakete:
- Enpatiaren garapenean lagundu. Honelako galderak erabiliz: "Nola uste duzu sentitzen dela Maria garrasi egin edo jostailu bat kentzen diozunean?" edo "Nola sentituko zinateke zu, Pablok berdina egingo balizu?".
- Edozein sentimendu onartzen dela erakutsi, baina ez edozein portaera. Hau da, frustrazioa sentitu daiteke, baina horregatik jotzea ez.
- Zure haurrak haserrea sentitzen duen une bakoitza ikasketarako aukera bat da. Zure umeak honelako egoera baten aurrean lasaitasunez erantzuten badu, zoriondu eta nabarmendu ezazu. Honen ordez, haserrea ondo kontrolatzen ez duela ikusten baduzu, gerturatu beregana eta arazoa konpontzen lagundu iezaiozu. Galdetu adibidez, haserrea sentitzen duen hurrengoan zer egin dezakeen hori bideratzeko. Erantzunak topatzen lagundu: "heldu bati esan", "bizkarra eman" adibidez eta gero, saiatu hurrengorako tresna hauek erabil ditzan.
-
Estresa modu egokian kontrolatzeko ohituren garapenean lagunduz, honela amorru momentuak goxatzea lortuz. Aktibitate positiboetan pentsatu eta parte har dezaten eskatu, kirola egin, irakurri edo musika entzutea adibidez. Sumintzen dituzten gauzetatik aldenduz.
- Haserretzen direnean, erantzun bortitz bat eman aurretik, arnasketa sakonak egiten erakutsi.
Noiz bilatu behar da aditu baten laguntza?
Haserreak sortzen dizkigunsentimenduak kontrolatzen ikastea, hazieraren zati normal bat da. Haur batzuk haserrea kontrolatzeko trebetasun eraginkorrak oso errez lortzen dituzte, beste batzuk berriz, praktika gehiago behar dute.
Zure haurrak haserre dagoenean lasaitzeko arazoak baditu edo hitzez edo fisikoki eraso egiteko pasarte asko izaten baditu, osasun mentalean aditua den norbaiten laguntza behar izatea posible da.
Aditu honek haserre eta frustrazio sentimendu horien azpian dagoena zer den ikus lezake eta haurrari haserre une horiek bideratzen lagundu. Guraso eta irakasleei ere euskarri eta orientazioa eman diezaioke.
Iturria: The Parent Letter http://www.aboutourkids.org/
TTiKLiK.com-ek itzulia Creative Commons baldntzapean.