IG altua duten elikagaiak (azukrea, glukosa, arto xarabea, fruktosa findua, maltodextrosak…) gehien kontsumitzen dituzten herrialdeetan, minbizi tasa handiena aurkituko dugu:
GLUKOSA gure zelulentzako erregai idealena da. Baita ere garuneko zelulentzako.
Garunak, funtzionatu ahal izateko glukosa behar du, modu geldo baino jarrai batean. IG baxua duten elikagaiak.
Imajinatu kotxe bati behar duen baino gasolina gehiago botako bagenio zer pasatuko zen.
Azukre igoera eta jaitsierak dira askotan, gure nerbio- edo depresio-egoeren erantzule.
Gorputzean azukre igoerak ekiditeko, intsulina isurtzen dugu. Eta honek glukosa grasa bihurtuta kentzen du.
Ez bada azukrea gehiegi igotzen, ez da intsulina behar, eta beraz, ez da grasa moduan gordeko.
Gure pankrea neka-neka eginda utzi dezakegu eta ondorioz diabetesa agertu. Honako sintomekin:
Baina hipogluzemien kasua ez da diabetikoen gauza bakarrik:
Dra. Odile Fernández-en artikulu interesgarri hau irakurtzea gomendatzen dizuet:
eta honekin lotuta, larunbat honetan emango dugun SUKALDARITZA OSASUNTSU ikastarora etortzeko animatu nahi zaituztet (KONTUZ! data aldatu da Otsailaren 14etik 7ra): http://www.ttiklik.com/blog/2014/07/21/ongi-sentitzeko-sukaldaritza-osasuntsua/