ttiklik blog naiz

ttiklik 2.0

Duela urte batzuk, iñuxente egunean bota genuen albiste bat etorri zait burura. TTiKLiK! ELKARGUNEAK 4 FRANKIZIA BERRI, albiste honetan 4 frankizia ireki behar genituela esan eta nahiko lan izan genuen gero albisteari buelta ematen...hurrengo egunean idatzi genuen Egunen batean… irakurtzea besterik ez dago....

Fankizia berririk ez... baina espazio berri bat bai. Ilusio/emozio asko bildu dituen leku bat irekitzera goaz gaur. ttiklik2.0 espazioa izendatu duguna eta guretzako kolorekolore txokoa izango dena, gure bihotzetan bizirik jarraitzen duen Nerea Garmendia Yaben-en omenez.

 

Espazio berri hau, ttiklik elkarguneari jarraipena emateko izango da, zabalagoa, irekiagoa. ttiklik elkargunean burua eta bihotza lantzen jarraituko dugu, eta ttiklik 2.0n berriz, gorputza izango da oinarria. Denok dakigun bezala, bizitza osasuntsu bat izateko, burua, bihotza eta gorputza batera joatea ezinbestekoa da eta. Gure lagun batzuk dioten bezala: bihotza, burua, eskua.....sentitu, pentsatu..... ;)

Espazio berri hau barrutik txukuntzen pasatu dugu azken hilabetea eta atzo kanpotik gehiago dotoretzeko aukera izan zuten gure lagun batzuk.

ttiklik2.0-ren jaiotza gaur ospatuko dugu, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Ezagutu nahi duenak gaur, eta hemendik aurrera nahi duenean izango du gerturatzeko aukera.

Gure ametsei forma ematen ari gara. Eta zu? Noiz hasiko zara zureari leku egiten? :)

 

GOGORATU BESTE AMETS HAUEK ERE MARTXAN DITUGULA:

Urriak 29: HAUR OSASUN JARDUNALDI GARRANTZITSUAK

Azaroak 12: COACHING JARDUNALDIAK

AZAROAK 26: GURASOEI GUTUNA idazlan lehiaketaren sari banaketa (LEHIAKETA MARTXAN DAGO! BIDALI ZURE GUTUNA!)

eta gehiago...

www.bizieskola.eus