Kirolaren inguruan aritu gara aste honetan. Ohitura osasungarria da ariketa fisikoa egiteko eta hamaika modu daude gure gorputza mugitzen hasteko. "Pilulak" atalean lasterketa interesgarri baten berri izan dugu. "Korrikaña" du izena eta...
Trasteak tartean uda honetako trasteen top 3an kokatu dezakegun tramankulu bati begira jarri gara. Uda honetan Donostia edo Bilbo inguruan ibili bazarete ikusiko zenituzten. Patin elektrikoetaz ari gara. 300Euro inguruko kostua dute eta 24 km/h abiadura hartzera iritsi daitezke. Kaleetan ezezik hamazazpigarren txiribogan ere izan dugu pati\u00f1a ta ziki\u00f1a!
\r\n
Amaitzeko zintzur bustitzea tartean zerura begira jarri gara. Izan ere astronomia da hilabete honetako wiki kantaren gaia. Independentziarako saiakera guztiek huts egin ezkero soluzio original bat proposatzen dute kanta honetan Hiru damatxo ideia faktoriakoek: Independentzia kosmikoa. Zer den jakin nahi? Adi entzun kantak dioena.