Udako oporraldiaren ostean bueltan gara Txiribogan. Uda amaitu zaigu baino giriak ez dira oraindik desagertu. "Giriak gara" tartean aurten Bartzelonan kontrolik gabeko turismoa salatzeko egindako kanpaina bat ezagutu dugu. "Balconing is fun" zioen leloak eta sareetan sekulako hedapena izan du udara honetan.
"Pilulak" tartean bihotzeko baten aurrean zer egin behar dugun ikasi dugu. Ecijako telebista kate batek plazaratutako bideo hau ikusi ostean ezinezkoa izango zaizue bihotz biriken berpiztea nola egiten den ahaztu. Bideoa bukaerarte ikusteak merezi du.