\n"}
Ander Edo naizplus blogak

Txiriboga #15 Kromo misteriotsuak

Kromoak
emakumezkoen-kromoak

Ikasturte berriak polemika zaharrak ekarri dizkigu beste behin ere. Hainbat politikariren ikasketen zilegitasuna zalantzan jarri da azkenaldian. "Bonbetak" tartean kasu guzti hauek gainditzen dituen bat (alde handiarekin gainditu ere) ezagutu dugu. Historia honetako protagonista 17 urtez izan zen irakasle irakurtzen jakin gabe. BBC hedabideak zabaldu du berri txundigarri hau eta Txiribogan hizpide izan dugu.

Bidaia luzeetan zorabiatzen zaren horietakoa bazara "Trasteak" tartean ezagutu dugun tramankulua interesatuko zaizu. Citroen auto ekoizleak merkaturatu dituen betaurreko xelebre hauek zorabioak ekiditeko baliagarriak omen dira. Seetroen izena dute, eta euren eraginkortasuna frogatzeko aukerarik izan ez badugu ere, ezin uka itxura kuriosoa emango dizutela.

Fenomeno tartean aurkikuntza pozgarri baten berri eman dugu. Donostiako Loiola auzoan aurkitu ditugun kromo berezi batzuk ekarri ditugu Txiribogara. Album ofizialetan azaltzen ez badira ere kromo hauek emakumezko futbolarienak dira. Haritik tiraka ari gara eta aurki emango dizuegu honen inguruko informazio gehiago.