
Gaztatxo marka ezagun batekin gogoratu gara bonbetak atalean. Izan ere duela gutxi “irri egiten duten behiak topatu dituzte Leitza inguruan. Foruzaingoak publikatutako txio batetik tiraka istorio xelebre bat ezagutu dugu eta bide batez gaztatxoen behiaren irri hori zerk sortu dezakeen jakin dugu.
Vacas deambulando por la carretera cerca de #Leitza. Acudimos a su granja, se les ve muuuuu 🐂 relajadas. Intervenimos una plantación de #marihuana en su interior.
— Policía Foral-Foruzaingoa (@policiaforal_na) 28 de septiembre de 2018
En #Tudela, un vecino sacaba mucho rendimiento a su huerta plantando lo mismo https://t.co/YSiuSQVlED pic.twitter.com/CoxE9jr9pq
Trasteak tartean uda honetako trasteen top 3an kokatu dezakegun tramankulu bati begira jarri gara. Uda honetan Donostia edo Bilbo inguruan ibili bazarete ikusiko zenituzten. Patin elektrikoetaz ari gara. 300Euro inguruko kostua dute eta 24 km/h abiadura hartzera iritsi daitezke. Kaleetan ezezik hamazazpigarren txiribogan ere izan dugu patiña ta zikiña!
Amaitzeko zintzur bustitzea tartean zerura begira jarri gara. Izan ere astronomia da hilabete honetako wiki kantaren gaia. Independentziarako saiakera guztiek huts egin ezkero soluzio original bat proposatzen dute kanta honetan Hiru damatxo ideia faktoriakoek: Independentzia kosmikoa. Zer den jakin nahi? Adi entzun kantak dioena.