\r\n
\"Bonbetak\" tartean beste dimentsio batean existitzen den San Esteve des Roures herriari begira jarri gara berriro. Espainiar estatuko aurrekontuei eginiko zuzenketen artean ERCk herri honeri bideratutako proposamen bat sartu baitzuen. Naiz+en honen berri eman zen eta herriko hainbat \"eragileek\" erantzun zioten mezuari.
\r\n\r\n\r\n\r\nEntre las 998 enmiendas a los presupuestos del Estado espa\u00f1ol presentadas por ERC, una solicita 5.000 euros para mejorar la estaci\u00f3n de tren del municipio fantasma de Sant Esteve de les Roures .https://t.co/GNSLPexBNf pic.twitter.com/ozyZyZprYF
\r\n\u2014 Naiz+ (@naizplus) 2 de mayo de 2018\n
Amaitzeko tarte berri bat inauguratu genuen Txiribogan. \"Trasteak\" da tarte berri honen izena eta bertan objektu kuriosoak ezagutuko ditugu. Batzuk baliagarriak izango diren arren, aztertuko ditugun gehienak kaxoi batean gordeta geratzen diren horietakoak izango dira. Gaurkoan eltxoak hiltzeko tramankulu bat ezagutu dugu. Aitzakia honekin geure buruari galdetu diogu ea zergatik ez dugun eltxo guztiekin bukatzen. Ba erantzuna Sci Show youtubeko kanaleko bideo honetan topatu ahal izango duzue. Bai, eltxoek odola zurrupatzen digute baino behar beharrezkoak dira.
\r\n\n