Ander Edo naizplus blogak

Txiriboga #6 Itsuak laguntzeko app-a

Pd17_kronika2
gaur8.0114.itsuak1

Aste honetako Txiribogan aho korapiloen sortzaile den Mariano Rajoyren azken perlaz aritu gara. “Aprobetxategi” hitza erabili zuen Españako kongresuan izandako debate batean eta honek harridura sortu zuen sareetan. Harrigarriena ordea ez zen izan esamolde hori erabili izana baizik eta nahastu gabe egin zuela. Bai, esan nahi zuena esan zuen, hitz egokiak erabili zituen eta ez zen trabatu. Hau harritzekoa da pertsonaia honetan, izan ere badu gaitasun berezi bat bere hitzetan katramilatzeko. Azkenaldian botatako “perlen” errepasoa egin dugu Zintzur bustitzea tartean.

Bonbetak tartean Zinemaldiaren logo eta izenaren berritzeaz aritu gara. Ikusi ahal izan dugunez ingelesa gailendu da eta aurrerantzean SSIFF izena izango du Zinemaldiak. Azkenaldian tendentzia bilakatzen ari da kontua hau, guztiok ditugu gogoan esaterako BEC, Basque culinary center edota Itzulia basque country. Ingelesa erabiliaz batzuek kosmopolitagoak izan nahi dute, baino hori lortu beharrean kosmopaletoen taldean sartzen dira.

Fenomeno tartean mugikorrarentzako app eder bat ezagutu dugu. Maiz erabiltzen ditugu aplikazioak denbora galtzeko, baino hau ez da honen kasua. Zer den eta nola dabilen aztertu dugu Fenomeno tartean. Bideo honetan ere ikusi ahal izango duzue. Animatuko zarete parte hartzen?

Amaitzeko Pilulak tartean moda eta osasun kontuak nahasten direnean sortzen diren arriskuez aritu gara. Izan ere bada azkenaldian zabaldu den uste oker bat zeinaren arabera glutenik gabeko jakiak osasungarriagoak omen diren... Zeliakoak direnek edo glutenari intolerantzia dutenek ezin dute glutena jan kalte egiten baitie. Baino ez bazara zeliakoa edo intolerantea ez dizu mesederik egingo glutenik gabeko dieta bat. Osasun kontuekin kontuz! Modak baztertu eta edozein zalantzaren aurrean jarri harremanetan espezialista batekin. Amaitzeko “Ene kantak” egitasmoaren baitan sorturiko “Glu eta glu” kanta ezagutu dugu. Kanta honen bidez haurrei azaltzen zaie zer den zeliakoa izatea. Arkaitz Goikoetxeak idatzi du letra eta luxuzko abeslaria du kanta honek: Ruper Ordorika.