Ander Edo naizplus blogak

Txiriboga #7 Museo xelebreak

Moba
Mo

Aste hontako Txiribogan museoei begira jarri gara. Maiatzaren 18an ospatzen da museoen nazioarteko eguna, eta honen harira munduko museo xelebreenak ezagutu ditugu "Trasteak" tartean

1. Komunaren museoa (New delhi – India) Gure bizitzetako zenbat denbora ematen dugun komunean eserita. Ba egunero erabiltzen dugun tresna hau hobeto ezagutzeko sortu dute museo hau. Bertan komunaren diseinuan egon den eboluzioa azalduko digute besteak beste.

2. Kanileko uraren museoa (Beijing – Txina) Zer izango lirateke komunak urik gabe? Ba bada ere mundu honetan urari buruzko museo bat. Ziurrenik asko izango dira munduan uraren inguruko museoak, baino zenbat egongo dira kanileko urari buruzkoak? Egunero hor dugun beste kontu bat da hau eta horregatik ere ez dugu behar bezain beste balioesten. Urarekin jarraituko dugu izan ere gure hurrengo museoa

3. Fideo zoparen museoa (Osaka – japonia) Zenbatetan konpondu digun afari bat asmakizun honek. Zuek jaten dituzue bapatean egiten diren zopa horiek? “Nissin foods” enpresak asmatu zituen zopa hauek eta haiek eraiki dute asmakuntza honi eskainitako lehen museoa (eta ziurrenik bakarra). Bertan zuen fideoak egiteko aukera izango duzue. Zopazaleak bazarete hauxe da zuen museoa.

4. MOBA (Somerville, Estatu batuak) Bilbon bada arte ederren museoa, ba hau kontrakoa da, arte itsusiaren museoa dugu hau. Bere leloak argi uzten digu bertan topatuko duguna, honela dio: “Bazterrean uzteko txarregia den artea”. Hemen topatuko ditugu bereziki txarrak diren koadroak. Baino kontuz! Ez pentsa hemen denetarik hartzen dutenik, diotenez oso hautapen prozesu zorrotza jarraitzen dute eta zerbaitengatik bereziki itsusiak diren obrak jasotzen dituzte bertan.

5. Hileta zaldigurdien museoa (Bartzelona, Herrialde katalanak) Amaitzeko zentzu guztietan, izan ere denok amaituko dugu hemen, herrialde katalanetara joko dugu, bertan baitago Hileta.... Monjuïc-eko hilerrian kokatuta dago eta bertan ikusi ahal izango ditugu historian zehar hildakoak garraiatzeko erabili diren zaldi gurdiak. Museo honek gainera bisita gidatuak eskaintzen ditu, espero dugu bidaia gidatuak ez eskaintzea. Zalantzarik gabe toki bitxi bat eta diotenez oso ederra.

Hau eta kontu gehiago 7. Txiribogan.