Yasmine Khris Maansri
Yasmine Khris Maansri
Itzultzailea

Uraren poetika

Ikasturte berriarekin batera, ohitura bat hartu dut: igerilekura joaten naiz astean behin, gutxienez. Udako hondartzaren glamourrarekin konparatuta, igerilekuaren hoztasunak ez du deus erakargarri, itxuraz. Alabaina, ur txiki horietan, elementuen panoplia batek osatzen du nire asteko parentesia: uraren gardentasun perfektua, mugimendu bakoitzean sortzen diren baga txikia, olatuen zarata motela, eta, batez ere, grabitate eza. Derrepentean, lurraren menpekotasuna deuseztatzen da, eta guk, lehorreko animaliak, ilargiraino joandakoak baina itsas hondoen %95 ezezagunak ditugunak, gorputza ahoz gora jartzen dugu, eta tentsio muskularra eta deriba txandakatzeko aukera ematen dugu.

Louis Aragon eleberrigileak Aurelien protagonista eramaten du igerilekura bere liburuetan, eta bertan, beste mundu bat arau propioekin deskubritzen du: Aurelien kabina pribatuetan biluzten da, eta mundu ederretik inportatutako «ohitura hipokritak» aldagelan uzten ditu. Behin betiko libratzen da bere aire burgesetik eta denen antzera, «anonimatu soziala» aurkitzen du uraskan. Igerilekuak klase sozialak desegiteko ahalmen misteriotsua izango luke.

Grabitaterik ez eta arau sozialen desagertzea? Ekuazioa erraza da: igeri egitea hegan egitea da.

Buscar