\r\n

Ikus-entzunezko Kontseilu Orokorrak ere bere iritzia azaldu zuen azkar, eta ordu gutxitan 250 salaketa formal jasota, gaiaren gaineko txostena egingo zuela argitu zuen.

\r\n
\r\n

Le CSA a re\u00e7u + de 250 signalements concernant l'\u00e9mission \"Les 35 heures de Baba\". Le dossier va \u00eatre instruit prochainement.

\r\n\u2014 CSA (@csaudiovisuel) 2016(e)ko urriak 14\n
\r\n\r\n

Egunak igaro ahala komunikabide eta sare sozialetan eztabaida handitzen joan da. Post honi laguntzen dion bideoak, adibidez, milioi eta erdi ikustaldi baino gehiago izan ditu egun hauetan YouTuben, eta ehunka, jasotako iruzkinak. Gehienak gertatutako erasotzat jo eta bi aurkezleen jarrera salatzen duten bitartean; tamalez, badira errua neskaren janzkerari leporatzen diotenak.

\r\n

Eztabaidari erantzunez bi protagonistak berriz ipini ziren kameren aurrtan astelehen iluntzean. Jean-Michel Mairek barkamena eskatu eta \u00abkeinua desegokitzat\u00bb jo zuen gertatutakoa.

\r\n

Milaka ikusle dituen zuzeneko saio batean halako erasoa gertatzea eta programarekin normal normal aurrera jarraitzeak, halako egoerak erabateko naturaltasunarekin bizi ditugula argi erakusten du.Neskaren janzkera eta jarrera seinalatzen zuten mezuek ere norabide horretan sakondu eta emakumea bera kriminalizatzen dute. Telebistaz emandako erasoak zerbait positiboa izan badu, gertaera ezereztu ez izanaz gainera, haren aitzakian egin den lan pedagogikoa izan da. Dirudienez, ezetza beti ezetza dela oroitaraztea ez dago sobera oraindik.

\n"}
Oihana Llorente NAIZ

Ezetza beti da ezetza, baita zuzeneko espektakuluetan ere

Estatu frantseseko C8 telebista katearen 35 orduko zuzeneko emisio batean gertatutakoak asaldatu du jendartea.

Soraya Riffy dantzariak eta Jean-Michel Maire aurkezleak umorezko pasarte bat antzeztu ostean, saioko gidariak, Cyril Hanounak, Maire muxukatzera gonbidatu zuen dantzaria. Riffyk ezetz erantzun zion eta ezezko hori justifikatu beharrean aurkitu zen. Neskak ezetzari tinko eusten zion bitartean eta zuzeneko une lotsagarri baten ostean, Maire tematuta muxu ematera joan eta aurpegia baztertzen zion Riffyren titian bukatu zuen «muxuak».

Joan den ostiral goizaldean gertatu zen erasoa, eta, eguna esnatu orduko hedatu zen eztabaida kalera, sarera eta baita erakundeetara ere. Salaketa mezu andanaren artean Laurence Rossignol ministroarena zegoen. Emakumeen eskubideez arduratzen den ordezkariak gertatutakoa eraso sexualtzat jo eta Ikus-entzunezko Kontseilu Orokorrean salaketa ipini zuela argitu zuen txioan.

Ikus-entzunezko Kontseilu Orokorrak ere bere iritzia azaldu zuen azkar, eta ordu gutxitan 250 salaketa formal jasota, gaiaren gaineko txostena egingo zuela argitu zuen.

Egunak igaro ahala komunikabide eta sare sozialetan eztabaida handitzen joan da. Post honi laguntzen dion bideoak, adibidez, milioi eta erdi ikustaldi baino gehiago izan ditu egun hauetan YouTuben, eta ehunka, jasotako iruzkinak. Gehienak gertatutako erasotzat jo eta bi aurkezleen jarrera salatzen duten bitartean; tamalez, badira errua neskaren janzkerari leporatzen diotenak.

Eztabaidari erantzunez bi protagonistak berriz ipini ziren kameren aurrtan astelehen iluntzean. Jean-Michel Mairek barkamena eskatu eta «keinua desegokitzat» jo zuen gertatutakoa.