\r\n
\r\n

Es que las mujeres tenemos hijos para trabajar menos horas y fastidiar a las otras.
Somos as\u00ed.

\r\n\u2014 Candela Atienza (@Candelaenlaluna) 2017(e)ko urriak 6\n
\r\n\n"}
Oihana Llorente NAIZ

«Haurrik ez dituzten emakumeek bere gain hartu behar al dituzte murrizketa duten andreen lan orduak?»

Captura_de_pantalla_2017-10-17_a_las_6.47.23
caotura

Kontziliazioaren inguruan egindako erreportaje baten berri emateko ‘El Pais’ egunkariak erabilitako txioaren edukia da hori. Txioak arreta piztu zuen, noski; baina, ez PRISA taldeko egunkariak nahiko lukeen norabidean.

Txioa matxistatzat jo dute Twitterreko erabiltzaile gehienek. Gizonek kontziliazio lanetan aktore izan behar dutela ahaztu izana leporatu diote askok, izan ere, amak eta emakumeak bakarrik ditu hizpide txioan. Halaber, lanean murrizketa hartzen duten emakumeen kontrako kriminalizazio arrastoa ere ikusi dutenak badira sare sozialean.

Artikuluaren funtsa bederen, bestelakoa da. «Ez naiz ama, baina nik ere kontziliatu nahi dut» izenburupean, umerik ez dituzten pertsonek besteen beharretara egokitu behar ote duten galdetzen du Sarah Palanques kazetariak. Artikuluan kontziliazioaren zama handiena emakumeengan erortzen dela salatzen du eta herritar askoren borroka eremua izan arren, kontziliazio politikek botere publikoaren agendan lekurik ez dutela dio. Etxetik bertatik lan egiteko aukeraz eta lan ordutegi malgutasunaz mintzo da artikulua.

Txioa ‘El Pais’ egunkariaren Twitterreko kontu ofizialetik ezabatu dute; eragindako eztabaida, baina, pil pilean dago oraindik.