Oihana Llorente NAIZ

Iruñeko erakusleiho honek eztabaida eragin du

40673780_1800854693371258_838094702388445184_n
Tezenis multinazionalak Iruñean duen saltokiaren erakusleihoa.

Tezenis multinazionalak Iruñean duen saltokiaren erakusleihoa da honakoa. Harrabotsa eragin du erakusleihoak, bai, bederen, ia 40.000 iruindar batzen dituen Iruindarra Betidanik Facebook taldean. Batzuk haserre agertu dira konposizioak iradoki dezakeenarekin, beste askok ez dute deus arraroa sumatzen bertan. Zuk, zer diozu?

Bi pijama modelo ageri dira bertan, bata tonu urdinetan eta bestea arrosetan. Manikiek argi bideratzen dute lehena gizonezkoentzat dela eta bigarrena, ostera, neskatoentzat. Esanguratsua da ere, gizonezko panpinek letra larriz daramaten leloa, espainolezko macho eta ingelesezko men hitzekin jolastuz.

Manikien gorputz espresioan ohartu direnak ere badira. Neskatoa oharkabean pasatzen zaigu, iskin-iskinean, paretaren kontra ia ikusezin; bi gizonezkoek ostera, erakusleihoaren hiru laurdenak okupatzen dute, hankak zabal-zabalik eta eroso.

Facebooken behintzat, eztabaida pil-pilean da. Zuk zer iritzi duzu?

Hemen duzu irudia osorik.