\r\n
\r\n

Una ni\u00f1a de dos a\u00f1os en la UCI y su madre en una celda. Las dos solas en su dolor. INHUMANO!
#SaraAskatu

\r\n\u2014 \u0183ol\u025f \u0279\u026f (@Mr_floG) 2017(e)ko urtarrilak 17\n
\r\n\r\n

Babesaz harago, familiaren mina arintzeko moduak ere aurkitu dituzte herritarrek. Honela, egoerak sortzen dituen gastuei aurre egiteko helburuz kontu korronte bat ireki dute.

\r\n
\r\n

Elkartasunak arin dezala drama beldurgarri hau.#SaraAskatu pic.twitter.com/JOIEW0yZB1

\r\n\u2014 jon garmendia (@txuriya) January 16, 2017\n
\r\n\r\n

Drama samurtasunez ikusteko abilezia erakutsi du E\u00f1aut Aiartzaguenak (@irribarrez) egunero egiten duen tiran.

\r\n
\r\n

Gai gogorrari samurtasunez heltzen asmatu du @irribarrez-ek #GaurkoTira-n. #SaraAskatu pic.twitter.com/B5SiFJfjq5

\r\n\u2014 NEK (@katta_erantzo) 2017(e)ko urtarrilak 17\n
\r\n\r\n

Elkartasuna Valentziako espetxetik bertatik ere iritsi zaio Majarenasi. Bertan preso duten Manex Zubiagaren Twitter kontuan argitaratuko mezu honek gainera, kartzelako murruak gainditu ditu.

\r\n
\r\n

Sara kidearen inguruko gertaeren harira espetxearen ordezkariekin luzez bildu ostean lasaiago eta bihotza desizoztuz eutsi gure Izar

\r\n\u2014 Manex Zubiaga Bravo (@ManexZubiaga) 2017(e)ko urtarrilak 16\n
\r\n\r\n

Valentziako Picassenteko espetxean dago preso Donostiako euskal presoa, bertan bizi da ere bere bi urteko alaba. Martxoan, baina, hiru urte beteta, alabak espetxea utzi, eta ama alabak banatu beharko dira. 2018ko apirilean da ateratzekoa Majarenas, baina, kondenaren 3/4-ak aspaldi beteta \u00abgizatasunagatik\u00bb\u00a0kalean beharko lukeela defendatzen dute askok #SaraAskatu traolaren magalean.

\r\n
\r\n

IZAR Y SARA (Un art\u00edculo de @xlapitz) https://t.co/KgF7mm2zOV

\r\n\u2014 I\u00f1aki Lertxundi (@ilertxundi) 2017(e)ko urtarrilak 17\n
\r\n\r\n
\r\n

Por Izar y por justicia, que liberen ya a Sara Majarenas - https://t.co/Kh5rYNG7JZ @naiz_info

\r\n\u2014 Rleon (@robertoyedurne) 2017(e)ko urtarrilak 17\n
\r\n\r\n

Sara Majarenas eta haren alabaren aurkako erasoa ez zen tamalez eguneko eraso bakarra izan. Burlatan gizon batek\u00a0bikotekidea hil eta haren hilotza ibaira jaurti zuela aitortuz joan zen atoz Espainiko Polizia etxera. Albisteak iluna zen astelehena belztu zuen eta indarkeri matxistaren aurrean \u00abnazka eta nekea\u00bb erakusten zuten mezuak biderkatu ziren.

\r\n
\r\n

- Gizon batek emaztea hil ta errekara bota Burlatan
- Sara Majarenas preso politikoaren alaba Izar, mendeku labankadaz larri zauritua#Nazka pic.twitter.com/WpozjP2o0X

\r\n\u2014 Iosu Lizarralde (@ilizarra) 2017(e)ko urtarrilak 16\n
\r\n\r\n
\r\n

Gaur hilketa saiakera matxista bat, hilketa bat eta bi eraso matxista EHn: Sara Majarenasen alaba Izar, Burlata, Durango, Gasteiz. Aski da!

\r\n\u2014 Gotzon #GoraHerria (@gauerdikoeztula) 2017(e)ko urtarrilak 16\n
\r\n\r\n

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak gogorarazi duenez indarkeria matxistak dimentsio asko ditu, eta horietako bat da haurren kontra egiten dena. Valentziako eraso matxista salatzeaz gainera, mobilizaziora ere deitu ditu herritarrak Emakumeen Mundu Martxak. Protesta 19.30tan izango, Donostiako Bulebarrean.

\r\n
\r\n

Beste ERASO MATXISTA BAT! Aitak 2 urteko alabari bi labankada sartu dizkio. Denok kalera! Erasorik ez erantzunik gabe! pic.twitter.com/nad7xdHHxF

\r\n\u2014 EH Emakumeen Martxa (@emakumemartxa) 2017(e)ko urtarrilak 16\n
\r\n\r\n
\r\n

Sara Majarenas eta alaba biktima bikoitzak dira: sakabanaketa politikarena eta indarkeria matxistarena #SaraAskatu pic.twitter.com/0Q1nMiC9x8

\r\n\u2014 SortuGipuzkoa (@SortuGip) 2017(e)ko urtarrilak 16\n
\r\n\n"}
Oihana Llorente NAIZ

Kilometroak eta harresiak gainditu nahi dituzten mezuak

 

Sara Majarenas euskal preso politikoaren eta, aitak eraso egin ostean, erietxean larri dagoen bi urteko alabaren egoerak kontzientziak astindu ditu. Indarkeria matxistaren eta aldi berean sakabanaketa politikaren biktimak dira biak, eta horrek oraindik krudelago eta ankerrago egiten du bien egoera.

Dardara eragiteko modukoa da Majarenas ziega barruan, alabarengandik urrun, egoera lazgarri honetan irudikatzea. Majarenas eta bere alabaren egoera ahantzi ezinik diren erabiltzaileak topatu ditugu sarean:

Babesaz harago, familiaren mina arintzeko moduak ere aurkitu dituzte herritarrek. Honela, egoerak sortzen dituen gastuei aurre egiteko helburuz kontu korronte bat ireki dute.

Drama samurtasunez ikusteko abilezia erakutsi du Eñaut Aiartzaguenak (@irribarrez) egunero egiten duen tiran.

Elkartasuna Valentziako espetxetik bertatik ere iritsi zaio Majarenasi. Bertan preso duten Manex Zubiagaren Twitter kontuan argitaratuko mezu honek gainera, kartzelako murruak gainditu ditu.

Valentziako Picassenteko espetxean dago preso Donostiako euskal presoa, bertan bizi da ere bere bi urteko alaba. Martxoan, baina, hiru urte beteta, alabak espetxea utzi, eta ama alabak banatu beharko dira. 2018ko apirilean da ateratzekoa Majarenas, baina, kondenaren 3/4-ak aspaldi beteta «gizatasunagatik» kalean beharko lukeela defendatzen dute askok #SaraAskatu traolaren magalean.

Sara Majarenas eta haren alabaren aurkako erasoa ez zen tamalez eguneko eraso bakarra izan. Burlatan gizon batek bikotekidea hil eta haren hilotza ibaira jaurti zuela aitortuz joan zen atoz Espainiko Polizia etxera. Albisteak iluna zen astelehena belztu zuen eta indarkeri matxistaren aurrean «nazka eta nekea» erakusten zuten mezuak biderkatu ziren.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak gogorarazi duenez indarkeria matxistak dimentsio asko ditu, eta horietako bat da haurren kontra egiten dena. Valentziako eraso matxista salatzeaz gainera, mobilizaziora ere deitu ditu herritarrak Emakumeen Mundu Martxak. Protesta 19.30tan izango, Donostiako Bulebarrean.