\r\n
\r\n

Hedy Lamarr, ingeniera y actriz de Hollywood, rodaba de d\u00eda e ideaba sistemas inal\u00e1mbricos de noche. De ah\u00ed nacer\u00eda la Wi-Fi. #MujeryCiencia pic.twitter.com/hhoueGz9Gt

\r\n\u2014 Ciencia a tu Alcance (@Ciencia_Alcance) 2017(e)ko otsailak 11\n
\r\n\r\n
\r\n

Rita Levi-Montalcini es la mujer en ciencia que m\u00e1s admiro, una vida fascinante y un ejemplo de superaci\u00f3n #mujeryciencia #neurobiolog\u00eda pic.twitter.com/3VGTwpZdJT

\r\n\u2014 Carmen Sarabia Cobo (@C_Sarabia_Cobo) 2017(e)ko otsailak 10\n
\r\n\r\n
\r\n

\u00bfAlguna vez te han sacado sangre o pinchado? Letitia Geer fue la inventora, en 1899, de la jeringuilla con que lo han hecho. #MujeryCiencia pic.twitter.com/SRvQbpSQsP

\r\n\u2014 Ciencia a tu Alcance (@Ciencia_Alcance) 2017(e)ko otsailak 11\n
\r\n\n"}
Oihana Llorente NAIZ

Mundua argitu arren, itzalean gelditu diren zientzialariak

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan zen larunbatean. Izan ere, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11a hala izendatzea erabaki zuen 2015eko abenduan. Zientziaren alorrean emakumeek ez dituzte gizonen aukera berberak eta hura salatzeko, eta bide batez, zientzia eta teknologian emakumeen ekarpena goraipatzeko helburua du egunak.

Orokorrean gutxi izan ohi dira zientziaren bidea ibiltzen duten emakumeak eta bidea ere aldapatsuagoa izan ohi dute. Nazio Batuak hamalau herrialdetan egindako ikerketa baten arabera, zientzia arloan ikasten ari diren emakumeek lizentziatura bat, maisutza bat eta doktoretza bat amaitzeko probabilitatea %18koa, %8koa eta %2koa da, hurrenez hurren. Ikasle gizonezkoen kasuan, berriz, %37koa, %18koa eta %6koa da probabilitatea. Aldea nabarmena da, eta are nabarmenagoa karrera ikertzailean aurrera egin ahala.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak ezberdintasun hauek agerian ipintzen saiatzen da egunero. Haatik, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin bat egin eta emakumeek zientziaren eta teknologiaren munduan egiten duten lana nabarmentzeko ‘Leku hori’  bideoa zabaldu du. K2000  enpresak ekoitzi eta  Jose A. Pérez Ledok  zuzendu du, Bizkaiko  Begoñazpi Ikastolan grabatutako bideoa.

Ikasketak hautatzerako orduan estereotipoek eragina dutela gauza jakina da. Neskatoek, baina, sei urtetik aurrera sumatzen dute estereotipoen diktadura. Hala frogatu du berriki Estatu Batuetako hiru unibertsitatek egin duten ikerketa. Science aldizkariaren eskutik izan dugu haren berri eta emaitzen arabera, bikaintasun intelektuala mutilen ezaugarria dela deritzote sei urtetik gorako neskatoek, eta beraz, «oso azkarrentzat» uste diren jarduerei izkin egiten ahalegintzen dira adin horretatik aurrera.

Bigarren edizioa du aurten Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunak eta nahikoa sona lortu du han eta hemen. Nanoguneak ere bat egin du egunarekin eta emakumeen ekarpena ikusarazi eta zientzia alorra emakumeei gerturatzeko asmoz ekimen ezberdinak egin dituzte.

Emakume zientzialari eta adituek ez dute apenas lekurik testuliburu eta komunikabideetan eta hortaz, emakumeen rol zientifikoak ikusezin bihurtzen dira. Zientzialarien zerrenda bat egin beharko bagenu, di-da izendatuko genituzke Isaac Newton edo Albert Einstei, baina al dakigu nortzuk diren Hipatia de Alejandria, Marie Curie edo Rosalind Franklin?

Lehen emakume matematikaria izan zen Hipatia de Alejandria eta haren lana heresia zelakoan heriotzera zigortu zuten kristauek. Marie Curie aldiz, bi Nobel sari irabazi zituen lehen pertsona izan zen eta sekulakoa izan zen erradioaktibitate alorrean egindako ekarpena. Franklinek, ostera, DNA molekula, birus, ikatz eta grafitoaren egituren inguruan ekarpen garrantzitsuak egin zituen.

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu eta historian zehar emakumeek egindako ekarpena lau haizeetara zabaltzeko asmoz sare sozialak bidelagun hartu zituzten askok larunbatean. Hona hemen sarean aurkitutako istoriotxoak.