\r\nElkarte berak 75 urte bete zituenean ere, antzeko ekimena burutu zuten ospakizunetan eta horri dagokio goian txikian txapelaz eta Uruguaiko eta Euskal Herriko ikurrekin ageri den seiluak. 1988an argitaratu zuen hura Uruguaiko posta zerbitzuak, urteurrenetik urtebetera. Lagun batek asko ez dela telefonoz igorri dit seilu horren argazkia, eta horri begiratuta badirudi 2012an bezala 88 hartan ere zigiluaz gain zigilu-marka ere egin zutela, Gasteizko Legebiltzarrean dagoen Nestor Basterretxearen \u2018Izaro\u2019 eskulturatik abiatuta:
\r\n\r\nKasu gehiago ere badira Uruguaien bertan. 2011n \u2018Centro euskaro\u2019 delakoaren 100. urteurrena ospatzeko zigilua argitaratu zuen posta zerbitzuak. 12 pesoko balioarekin, orduan, Ignacio Iturriaren \u2018Aitona\u2019 lana oinarri hartuta egin zuten zigilu hura. Posta zerbitzuak bere webgunean, euskal etxe honen sorreraren berri dakar, eta baita argipena ere, ez zela lehena izan azalduz. 1911n sortu zen hau, aurrez beste zazpi euskal elkarte, behintzat, izan ziren: Laurac Bat (1876, Montevideo), Caja Vasco Navarra de Reempatrio (1882, Montevideo), Centro Vascongado (1883, Montevideo), Sociedad Euskara (1885, Montevideo), Euskaldunak Bat (1887, San Jose de Mayo), Laurak Bat (1892, Montevideo) eta Bizi on Bat (1901, Montevideo).\u00a0
\r\n\n