Zortzigarrena Naiz

7 herrialdeko Euskal Herria, ‘The Guardian’-en kirol orrietan


Artikulua ‘The Guardian’-en

Ez luke behar, baina harriduraz hartzen ditugu oraindik Euskal Herriaz zazpi lurraldeak kontuan hartuz mintzo diren artikuluak, gurean horren zail dena kanpoan batzutan ohikoena denaren seinale.

Kirol orriak dira, oraingoan ere, eta berez «frantziar Euskal Herriaz» eta «eskualde» honek «Frantziari eman» dizkion futbol jokalariez ari da. Zazpi lurraldeko Euskal Herriaren deskribapena du abiapuntuan hala ere. «Espainiako Euskal Herria askotan goraipatu izan da munduko futbolean...» esanez du abiapuntua, Athletic eta Reala aipatuz. Gasteizen Alaves dagoela dakar gogora, eta «Iruñera joanez gero beste euskal talde bat duzu Osasunagan» dio. Eibar ere aipatzen du artikuluan eta euskal taldeetan ondoen dabilena dakar gogora, gainera.

Ipar Euskal Herriari begira, zer den azaltzen du lehenbizi: «Euskal Herria gisa tradizionalki mapetan ageri denaren ipar-ekialdeko hiru herrialden batasuna», dio. Nagusi errugbia dela bertan adierazten du eta bertan diren futbol taldeak aipatu ostean izenburuan iragarritakoa betez hasten da artikulua. Didier Deschamps aipatzen du eta bere aurretik izandako beste izen handi batzuk ere bai: Christian Sarramagna eta Felix Lacuesta tartean. Baionako Saint-Étiennen garapenari segika Stéphane Ruffier atezaina ere aipatzen du.

René Petit

Zerrendapen horretan hasita Bixente Lizarazuri aipamen berezia, noski eta bere ostean René Petit. Bai, Esako urtegiaren inguruan aurkeztu berri duten dokumentalaren abiapuntuzko pertsonaia bera, ‘René Petiten amets gaiztoa’ izenburupean argitaratu dutena. Petiten istorioak beste atal oso baterako emango luke: Real Madril taldeko «lehen superizarra» izan zela dakar gogora Steven Scragg kazetariak bere artikuluan. Daxen jaio arren Irunen bizi izan zen gurasoen lanaren ondorioz, Madrilera joan zen gero eta 14 urterekin lehen taldean jokatu zuen. Real Unionen ere aritu zen eta azken honen bi Kopetan bertan aritu zen jokoan.

Esandakoa, ‘The Guardian’-en kirol orrietan, Euskal Herria gaur-gaurkoz 3.000.000 biztanlek osatzen duten zazpi herrialdeko hori dela, bi estatuen administrazioak hor jarraitu arren.