Dantzan webgunean topatu dugu honako fusioa, amerikar espektakulua eta euskal dantzen artekoa. Hona azalpena: Erne agurra amaieran zer egiten duen aurreskulariak. Zaila da imajinatzea Euskal Herrian horrelako eszena bat. Soka-dantza atera da oholtzara, eta aurreskulariari bikotea atera diote publikotik agurra dantzatu diezaion. Azken unean, aurreskularia belaunikatu eta eraztuna eskaini dio bikoteari: "Ezkondu nahi duzu nirekin?". Sokako dantzaria eta ikusleak oihuka eta saltoka, bikotea muxuka... A zer festa! Ameriketan, Salt Lake Cityn gertatu berri da, Living Traditions jaialdian, eta Utahko Triskalariak euskal dantza taldeko Cirbie Sangroniz dantzari eta taldeko zuzendariak era honetan proposatu dio bere bikote Amanda Smith-i elkarrekin ezkontzea...» [INFO+]