Frantziako Hezkuntza ministerioak Ival izenarekin ezagutzen den estatistika publiko eginda (ikus hemen), horiek kontuan hartuta ranking modukoa egin dute ‘Le monde’ eta ‘Le Point’ hedabideek eta azken honen arabera Seaskak Baionan duen Bernat Etxepare lizeoa da Frantziako Estatuko ikastetxe «onena». Hezkuntza ministerioak datuak ez direla halako «podiumak» egiteko esan ohi du beti eta ez du halako sailkapenik eskaintzen, datuak banaka begiratu ahal dira, hemen Bernat Etxepare lizeoari dagokiona. Arrazoi du, ziur aski, baina Paristik ikastolen lanaren halako aitorpenari hemen behintzat ezin genion uko egin.
A! Bigarren postuan Kortsikako Fium'Orbu herriko ikastetxe publiko bat ageri da.