\r\n

2017rako iragarri dute telesailaren 2. denboraldia, adi jarraitu beharko dugu, beraz.

\n"}
Zortzigarrena Naiz

‘Bizi Betiko’ izeneko pertsonaia bat, zientzia fikziozko sail arrakastatsu batean

‘The Expanse’ izeneko sail berri bat indarrez sartu da mundu osoan, zientzia fikziozko hamarkadako saila izan daitekeela diote kritikari askok... Eta hara tartean non agertu den Bizi Betiko izeneko pertsonaia bat.

Lehen denboraldiko laugarren kapituluan agertu zen gure arreta erakarri duen pertsonaia. Telesaila etorkizunean kokatzen da, gizateriak Eguzki sistema osora iristea lortu du eta hainbat planetetan ezarri da. Saileko detektibe bat hilotz bat identifikatzeko lanetan dabil eta hor agertzen da Bizi Betiko, hildako horren izen gisa. Hala ere, gutxira beste Bizi Betiko bat, hildakoaren itxura berberekoa topatzen du, klon bat agian? Sailaren jarraitzaile bati irakurri diogu agian pertsonaiaren izenak zentzu osoa izan ahal duela, baina oraindik goizegi dela jakiteko ia Bizi Betiko hau betiko bizi den pertsonaia den.

Atal honen idazleak, behintzat, badaki Bizi Betiko euskarazko hitzez osatutako izena dela. Naren Shankar da lehen denboraldiko laugarren kapitulu honetako gidoilaria, besteak beste CSI edo Star Trek sailen hainbat kapitulutako gidoilari ere izan da. Sailaren estreinaldiarekin bat eginez egin zioten elkarrizketa batean azaldu zuen izenaren euskarazko esanahia zein zen (hemen elkarrizketa).

Sailak oinarrian James S.A. Corey egilearen liburuak ditu, Ty Franck eta Daniel Abrahamek euren elkarlanerako darabilten goitizena. Azken honek uztailean izan zuen elkarrizketa jarraitzaile euskaldun batekin. Ander Ezkurrak euskarazko hitz horiek ikusita bere harridura agertu zuen eta idazleak Twitterrez aipatu zuen, gaineratu zuen ez dela euskal pertsonaia bakarra gainera.

2017rako iragarri dute telesailaren 2. denboraldia, adi jarraitu beharko dugu, beraz.