Zortzigarrena Naiz

BRAIN proiektuaren buruetako bat euskalduna izango da... laster


Obama 2013an, BRAIN ekimenaren aurkezpenean

2013an aurkeztu zuen Barack Obama AEBetako presidenteak BRAIN ekimena, gure garuneko neuronen jarduera osorik jasoko duen mapa osatzea du helburu. Proiektua proposatu eta bera gidatzen duen neurobiologo bati entzun berri diogunak harritu gaitu oraingoan. Rafael Yuste du izena eta oraindik ez, baina euskalduna izango da laster:


Bideoa dagokion lekutik hasi ez bada, 17'15"ean dator euskarari buruzko galdera. Elkarrizketaren lehen zatia hemen ikus dezakezue.

Iñaki Gabilondo kazetariak abiatu duen programa berrian elkarrizketatu berri dute eta amaieran egin zion jatorriz donostiarra den kazetariak galdera. Zientzialarik euskararen garrantzia nabarmendu eta Europa osoko ikastetxeetan erakutsi beharko litzatekeela erantzun zion, baita hurrengo elkarrizketa euskaraz egiteko moduan egotea espero zuela ere.

Poztu gaituen detaileaz gain, merezi du ikustea saioa. Youtuben zabaltzen ari dira gainera atal guztiak: ‘Cuando ya no esté’